Langabetuentzat mekatronika ikastaroa egingo dute Goierrin
Ordizian edo Beasainen erroldatuta dauden langabetuei zuzenduta, Goierri Eskolak Mekatronika ikastaroa emango du urritik aurrera. Bi herrietako udalek finantzatua da ikastaroa bere osotasunean, enplegua sustatzeko eta langabetuei benetako laneratze auk...
Langabezian egoteaz gain, eskakizunetako bat da batxilergo titulua, erdi mailako lanbide heziketako titulua edo baliokidea izatea.
Ikastaroa gainditzen dutenek 3.mailako Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratuko dute Makineria, tresneria industriala eta produkzio lerro automatizatuak mantentzeko eta muntaketa ikuskatzeko lanen planifikazio eta kudeaketan.
Ikastaroak 930 orduko iraupena izango du. Horietatik 630 ordu formakuntza moduluei dagozkie. Goierri Eskolan emango dira saioak astelehenetik ostiralera 13:35etik 18:25era. Beste 300 ordu enpresatan egin beharko diren praktikei dagozkie.
Ikastaroa urriaren 22an hasiko da eta formakuntza atala maiatzaren 17an amaituko da. Behin hori bukatuta, praktikak hasiko dituzte.
Informazio gehiago Goierri Eskolan bertan, aajuria@goierrieskola.eus epostara idatzita edo 943 88 00 62ra deituta.