Agurtzane Aramendiren lan taldea saritu dute
ZUMARRAGA // Deia egunkariak ETB1eko eta eitb.eus-eko Go!azen telesailaren APPa kudeatzen duen lan taldea saritu du. Agurtzane Aramendi zumarragarra talde honetako kidea da. Egunkariak Go!azen telesailaren arrakasta sare sozialetara hedatzea lortu dute...
ZUMARRAGA // Deia egunkariak ETB1eko eta eitb.eus-eko Go!azen telesailaren APPa kudeatzen duen lan taldea saritu du. Agurtzane Aramendi zumarragarra talde honetako kidea da. Egunkariak Go!azen telesailaren arrakasta sare sozialetara hedatzea lortu dutelako saritu ditu talde honetako kideak. Aramendiren ardura euskarri digitaletarako telesailaren inguruko edukiak sortzea edota eskuratzea da.