San Isidro jaiak ostiralean hasiko dira, baina aurreko egun hauetarako ere ekitaldi asko antolatu dituzte. Larunbatean mus txapelketa jokatu zuten eta igandean bigarren eskuko azoka eta erromeria egin zituzten. Mus txapelketan 26 bikotek parte hartu zuten eta Noelia Cuerva eta Gorka Holgado nagusitu ziren. Gaurko haragi eta ardo dastaketa antolatu dituzte. 19:00etan egingo dute Irrika elkartean eta txartelak auzoko tabernetan daude salgai, 5 eurotan.
Asteburuko argazkiak ikusteko, sakatu
hemen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide