Igartza Musikako Udako Gauak zikloaren barruan, bigarren kontzertua eskainiko du bihar Tenpora taldeak, 22:00etan Igartzako jauregian. Hasier Oleaga (bateria), Itsaso Etxebeste (baxua), Beñat Barandiaran (gitarra), Juantxo Zeberio Etxetxipia (teklatuak) eta Elene Arandia (ahotsa) musikariek osatzen dute Tenpora.
2013ko martxoan bost musikariak elkartu ziren «talde soinu sendoaren bilaketa prozesua abian jartzeko asmoz». Mundu berria diskoa argitaratu zuten 2015ean eta irailerako bigarren diskoa prest izango dute. Pop eta jazz musikaren nahasketa egiten du Tenpora taldeak, inprobisaziorako lekutxo bat utziz, eta Karlos Linazasoro eta Harkaitz Canoren hitzekin jantziz. Beasaingo Pottoka estudioan grabatu dute bigarren diskoa, eta bihar, lehen aldiz, jendaurrean zuzenean joko dituzte disko berriko hamar kanta; disko zaharreko beste lau ere joko dituzte.
Jimmy Muelles
Udako Gauak programako hirugarren kontzertuan beasaindar bat, Jimmy Muelles izango da protagonista. Ladrido de pajaro diskoa aurkeztuko du hilaren 28an, 22:00etan, Igartzan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.