Beasainek gaur jokatuko du Loinatz zelaian, Anaitasuna taldearen aurka
Beasain futbol taldeak ez ohiko ordutegian eta egunean jokatuko du 2017-2018 denboraldiko zortzigarren jardunaldiko partida: gaur, 20:00etan. Gipuzkoarren arteko derbia izango da hain zuzen ere, Azpeitiko Anaitasuna taldea izango du aurkari. Sailkapene...
Beasain futbol taldeak ez ohiko ordutegian eta egunean jokatuko du 2017-2018 denboraldiko zortzigarren jardunaldiko partida: gaur, 20:00etan. Gipuzkoarren arteko derbia izango da hain zuzen ere, Azpeitiko Anaitasuna taldea izango du aurkari. Sailkapenean bederatzigarren postuan dira azpeitiarrak 9 punturekin, eta beasaindarrak hamahirugarrenean, puntu bat gutxiagorekin. Azkeneko bi partidetan puntu bakarra lortu du Urtzi Arrondoren taldeak, eta denboraldiko hirugarren garaipena lortzen saiatuko dira gaur.