Udalak Eguberrietako kaleko argiteria «indartzeko» ahalegina egin du aurten, «Eguberri giroan kaleak girotzeko eta merkataritza sustatzeko» helburuarekin. «Azken 10 urteetan ez da aldaketarik izan argi kopuruari dagokionez eta aurretik argitzen zi...
Udalak Eguberrietako kaleko argiteria «indartzeko» ahalegina egin du aurten, «Eguberri giroan kaleak girotzeko eta merkataritza sustatzeko» helburuarekin. «Azken 10 urteetan ez da aldaketarik izan argi kopuruari dagokionez eta aurretik argitzen ziren hainbat kale berriz argiz jantziko dira Eguberri hauetan», dio udalak. Honela, Ezkiaga etorbidean, Igartza Oleta kalean, eta Nafarroa etorbidean, Barrendain plazatik Mendeurren etorbideko bidegurutzeraino, hamasei argi gehiago jarriko dituzte. Gainerakoan, ohi bezala, Kale Nagusian, Iturrioz, Esteban Lasa eta San Inazio kaleetan, eta Nafarroako etorbideko arboladian 19 argi puntu jarriko dituzte.
Kaleko argiteria arruntarekin piztu eta 02:00etan itzaliko dituzte. Guztiak kontsumo urriko led argiak izango dira.