Gabonetako kontzertua dute Loinatz eta Narama abesbatzek etzi elizan
Igartza Musikaren barruko 2017ko azken kontzertua eskainiko dute etzi Loinatz eta Narama abesbatzek, 19:00etan, elizan. Narama abesbatzakoek emango diete hasiera Gabonetako kontzertuari, Xabier Sarasolaren zuzendaritzapean. Gero, Loinatz abesbatzakoen ...
Igartza Musikaren barruko 2017ko azken kontzertua eskainiko dute etzi Loinatz eta Narama abesbatzek, 19:00etan, elizan. Narama abesbatzakoek emango diete hasiera Gabonetako kontzertuari, Xabier Sarasolaren zuzendaritzapean. Gero, Loinatz abesbatzakoen txanda izango da, Jon Aizpuruk zuzenduta. Olatz Saitu sopranoak ere abestuko du tartean. Ondoren, bi abesbatzekin elkarrekin, Hator Hator abestu eta Loinazkoen saioarekin amaituko da kontzertua.