Hilaren 26ko ibilaldi arkeologikoan izena eman daiteke
Beasain BHI ikastetxearen 50. urteurrenaren harira, hilaren 26an ibilaldi arkeologiko-zientifikoa egingo dute Aralarren, Lizarrusti eta Jentilarri artean. Bertan parte hartu nahi dutenek larunbata baino lehen eman behar dute izena, Txindoki egoitzan, 9...
Beasain BHI ikastetxearen 50. urteurrenaren harira, hilaren 26an ibilaldi arkeologiko-zientifikoa egingo dute Aralarren, Lizarrusti eta Jentilarri artean. Bertan parte hartu nahi dutenek larunbata baino lehen eman behar dute izena, Txindoki egoitzan, 943 88 07 53 (Laura) edo Loinazpen 943 88 26 44 (Mertxe). Plazak mugatuak direnez, izen ematea lehenbailehen egitea gomendatu dute.
12 kilometroko ibilbide «erraza» osatuko dute Lizarrusti eta Jentilarri artean. Oinetako eta arropa egokia eramatea komeni da, eta jatekoa eta edatekoa ere bai. 08:00etan, Beasaingo tren geltokitik irtengo da autobusa eta 14:00etan, abiatuko da itzulerako autobusa Lizarrustitik.
Bost adituk gidatuta
Beasain BHI ikastetxeko bost ikasle ohiek gidatuko dute ibilaldia: Josean Mujika Alustizak (Historian doktorea), Arantxa Bodego Aldasorok (Geologian doktorea), Ane Dorronsoro Lazkanoiturburuk (geologoa), Mikel Etxeberria Okarizek (biologoa eta ekologian masterra) eta Idoia Goikoetxea Zabaletak (Biologoa eta Antropologia fisiko eta forentsean masterra).
Bazkarirako txartelak
Bestalde, ekainaren 16an egingo duten bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko, hainbat tabernatan.