Berrikuntza ugarirekin hasiko du denboraldia BKL taldeak
218 jokalari eta 21 entrenatzaile ariko dira. Bi talde nagusiak Euskal Ligako 1. eta 2. mailan lehiatuko dira. BKL ur botilak salduko dituzte hainbat tabernatanBeasaingo BKL saskibaloi taldeak indartsu hasi du denboraldi berria. 218 jokalarik eta 21 en...
218 jokalari eta 21 entrenatzaile ariko dira. Bi talde nagusiak Euskal Ligako 1. eta 2. mailan lehiatuko dira. BKL ur botilak salduko dituzte hainbat tabernatan
Beasaingo BKL saskibaloi taldeak indartsu hasi du denboraldi berria. 218 jokalarik eta 21 entrenatzailek osatuko dute aurten BKL; 218 neska eta 97 mutil. Saski Eskolan 2008-2013 urte arteko 120 neska-mutil ariko dira. Bi talde nagusiak Euskal Ligan ariko dira: mutilak 1. mailan eta neskak 2. mailan. Joxe Mari Arrospideren esanetan, «oso klub gutxi daude Euskal Herrian bi talde nazional mailan dauzkatenak». Mutilek bihar jokatuko dute denboraldiko lehen partida, Antzizar kiroldegian, 18:00etan, Ulacia Grupo taldearen aurka.Kanpo komunikazioaren hobekuntza planaren barruan, www.bkl.eus webgune berria eta Google Play plataforman eskura daitekeen telefono mugikorretarako BKL BEASAIN aplikazioa sortu dituzte, partiden karteldegia eta beste hainbat informazio smartphone bitartez kontsultatzeko. Marketing-arekin jarraituz, «pixkanaka BKL marka ezagutaraztea» lortu nahi dute. Asier Garmendiaren esanetan, «Goierri aldean protagonismoa har dezan». Horretarako, Txomin Zubeldiaren eta Alzolaren bitartez, BKL logotipoa duten ur botilak merkaturatu dituzte herriko tabernatan saltzeko; momentuz, Igartza futbol zelaiko tabernan, Irizarren, Anzizarren, Riojanon eta Xerberan.
Azkeneko berrikuntza, «errugbi estilora» egingo dute: senior mailako partiden ondoren, bosgarren denbora ospatuko dute. Bi taldeek inguruko tabernetan pintxo potea egingo dute, harremanak sendotzeko eta kantxako lehia leuntzeko.
Entrenatzaileen formazioari ere indarra emango diote. Lehenengo saioa hilaren 18an egingo dute, Jon Txartegirekin