Igartza Multzoko emakumeen ekarpena antzerkian jasoa
Bihar, 18:00etan, bisita gidatu antzeztua egingo dute. Belaunaldi desberdinetako 19 aktore ariko dira. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatu duteOndarearen Europako Jardunaldien gaia Emakumeen emaria da aurten, eta biharko Igartzako Monumentu...
Bihar, 18:00etan, bisita gidatu antzeztua egingo dute. Belaunaldi desberdinetako 19 aktore ariko dira. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatu dute
Ondarearen Europako Jardunaldien gaia Emakumeen emaria da aurten, eta biharko Igartzako Monumentu Multzoko bisita gidatuan, mendez mende emakumeek egindako ekarpenak eta presentzia jasoko dituzte. «Bisita gidatu antzeztu baten bitartez, Igartzako Monumentu Multzoari loturik garatu den ondarearen historia azalduko da. Paisaia honen sorreran partaide izan diren emakumeak eta bertan lanean jarduten duten pertsonaia ezberdinek Igartzako eta Beasaingo historia kontatuko digute. Aukera bikaina errotari andreren, Igartzako Mariaren, Ixabel de Lobianoren eta abarren bizimoduaren berri izateko».Hemeretzi aktore
Bihar, 18:00etan hasiko da ikuskizuna, Dolareatik eta Igartzako zubitik. Adin desberdinetako aktoreak prest daude dagoeneko, hemeretzi dira guztira: Haizea Begue, Zezilia Herrador, Elena Zubiria, Anita Alonso, Karmelo Ezeiza, Paula Silva, Maia Urrestarazu, Irati Merino, Leon Rodriguez, Jose Angel Garrido, Uxue Perez, Mikel Urteaga, Aitziber Makazaga, Aiala Acosta, Eli Aranburu, Trini Barandiaran, Elena Cristina Pislariu, David Nieto eta Irati Aseginolaza.