Garabide elkartearen eskutik, Aitor Aldasoro Beasaingo Mexikora joana da, Yucatanera, Beasainen hizkuntza politikaren arloan burutzen den lana partekatzeko eta Meridako udalak maia hizkuntzaren gainean dituen planak ezagutzeko. Munduko hizkuntza gutxit...
Garabide elkartearen eskutik, Aitor Aldasoro Beasaingo Mexikora joana da, Yucatanera, Beasainen hizkuntza politikaren arloan burutzen den lana partekatzeko eta Meridako udalak maia hizkuntzaren gainean dituen planak ezagutzeko. Munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen dituen erakundea da Garabide, eta Meridako alkatearekin eta udal ordezkariekin batzartu da Aitor Aldasoro. Beasaingo Udalaren esanetan, «udal agintari mexikarrek interes berezia dute Meridan bizi diren maia hiztunen aurrean duten ardura dela eta». Besteak beste, ondorengo gaiak partekatu ditu Aldasorok: Beasaingo ikastetxeetako ikasleei zuzenduta euskararen erabilera indartzeko zerbitzua, kirolean euskara txertatzeko
Euskara kirolera egitasmoa, Euskaraldia kanpaina eta udalak Garabide elkartearekin duen elkarlanerako hitzarmena, euskararen esperientziatik abiatuta hizkuntza gutxia- gotuak biziberritu eta bultzatzeko proiektuei babesa ematea oinarri duena.
Bestalde, Meridan burutzen ari diren formakuntza tailerrak ere ezagutuko ditu Aitor Aldasorok eta Yucatango Unibertsitate Autonomoko Antropologia Zientzien fakultateko zuzendariarekin elkartuko da. Baita ere, unibertsitate bereko Ikasle maientzako Programa Instituzionalaren koordinatzailearekin, maia hizkuntzaren berreskurapena eta sustapenari buruzko formakuntza tailerreko koordinatzailearekin eta maia ordezkari indigenekin.