Gabiriako jubilatuek bi kide omendu dituzte
Igandean ospatu zuten Gabiriako jubilatuek urteko festa. Meza entzun eta dantzarien saioa ikusi ondoren, Aztiriara joan ziren bazkaltzera. Hango plazan taldeko argazkia atera, eta 51 lagun izan ziren oturuntzan, Aztiri Erretegian, Iñaki Etxezarreta al...
Igandean ospatu zuten Gabiriako jubilatuek urteko festa. Meza entzun eta dantzarien saioa ikusi ondoren, Aztiriara joan ziren bazkaltzera. Hango plazan taldeko argazkia atera, eta 51 lagun izan ziren oturuntzan, Aztiri Erretegian, Iñaki Etxezarreta alkateak eta Arantxa Bidegain zinegotziak lagunduta. Jabier Zabaleta Mantxola (Goizea) eta Maria Agirre Telleria (Etxetxo Goikoa) aztiriarrak omendu ditu udalak, oroigarri bana oparituta. Bertso eskolakoen saioak eta herriko neska talde baten kantaldiak alaitu zuten bazkalondoa.