Apirilaren bukaeran sortu zuten Goierri garaiko lau musikarik Txost! taldea. Beste talde batzuetako esperientziak baliatuz, sorkuntza propiorako beste eremu bat sortu dute. Kontzertu batzuk eman dituzte harrezkero, eta, udako oporren aurretik, atzo jardun ziren azkenekoz. Gabiriako plazan, kontzertu inprobisatua eman zuten. Ezustean, batere iragarri gabe, arratsean hainbat pieza jo zituzten, eliza ondoko zelaian.
Txost musika taldea, atzo, Gabiriako plazan./Alex Areizaga
Txot-eko taldekideak Klakson eta Isuo Sasiia bikotetik elkartu dira: Jon Murua gabiriarra (tronpeta), Aritz Ormazabal zumarragarra (baxua), Mikel Arriaran zumarragara (bateria) eta Josu Isaias Isuo Saiia zarauztarra (gitarra).