Gabiriako Ostatuak hasi du garai berria, inaugurazio ekitaldiarekin
Musikaz, bertsoz eta herritar ugariren bisitak bedeinkatuta ireki zuten, ostiral iluntzean, Gabiriako Ostatua. Hiru astean itxita egon ondoren, Juan Carlos Korta ostalari ezkiotarrak eta bere lantaldeak aurkezpen eguna zuten. Lehiaketan esleipena lortu...
Ostatuaren garai berriaren inaugurazio ekitaldia ostiralean 19:00ak aldera egin zuten. Zuhaitzaren Soinua taldeko Dani Rubio eta Javi Pavo txalapartariek, Gorka Maiz eta Aratz Igartzabal bertsolariek, eta Juanjo Aranburu zumarragarraren musika taldeak alaitu zuten.
Pintxo aukera ugariarekin egin zieten ostalari berriek harrera herritar eta bezeroei.