Lazkano eta Makazaga garaile Osinalde bola txapelketan, Gabirian
Larunbatean jokatu zen Gabirian 24. Osinalde Bola Txapelketa. 50 bolarik parte hartu zuten. Gizonezkoetan Josu Lazkano donostiarrak eta emakumezkoetan Aitziber Makazaga zeraindarrak irabazi dute.Txapeldunak izan ezik, gainontzekoek joko txikiak egin zi...
Txapeldunak izan ezik, gainontzekoek joko txikiak egin zituzten. Lazkanok 37 birla bota zituen; 36korik ez zen izan. Antonio Goenaga izan zen bigarren (35), Martzelino Agirre 3. (34) eta Joxemari Etxebeste 4. (34).
Nesketan, Makazagaren atzetik —5. orokorrean, 34rekin—, Naiara Peñagarikano (32) eta Beatriz Unzue (29) sailkatu ziren. Gabiriarretan, Iñaki Oiarbide garaile, Iñaki Etxezarreta eta Iñaki Maizen aurretik (denak 34rekin). Gazteen Etxahun garaikurra Patxi Ormazabalek jaso du.
Seikoa baino handiagoa jotakoen saria Mikel Mandiolak jaso zuen, baita bere birla jartzaile Patxi Ormazabalek ere.
Igandean, bestetik, Joxean Ormazabal gabiriarrak irabazi zuen Legazpin Manolo Uribetxeberria oroitzeko bolatea.