Arnaz eta Arratibel irabazle Gabiriako mus kanporaketan
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu zuten ostiralean, Gabiriako Ostatuan. Guztira 14 bikotek parte hartu zuten. Josu Arnaz eta Gorka Arratibel ormaiztegiarrak izan ziren irabazleak. Haiekin batera, Iñigo eta Aratz Igartzabal finalistak ere sailkatu dira Gipuzkoako kanporaketarako. Saio hori, otsailaren 24an jokatuko dute, Bergaran.