Arantzazun 35 bat lagun izan dira Gabiriatik joanak
GABIRIA // Asteburuan egin zuten urteko erromesaldia gabiriarrek Arantzazura. Igandean, elizkizuna entzun ondoren, 25 lagun elkartu ziren Ospederian, bazkaltzeko. Tartean zen Jesus Mari Iturriotz apaiza ere. Egun berean, lau herritar gehiago joan ziren...
GABIRIA // Asteburuan egin zuten urteko erromesaldia gabiriarrek Arantzazura. Igandean, elizkizuna entzun ondoren, 25 lagun elkartu ziren Ospederian, bazkaltzeko. Tartean zen Jesus Mari Iturriotz apaiza ere. Egun berean, lau herritar gehiago joan ziren, etxetik oinez. Bezperan, berriz, bost gabiriarrek egin zuten oinezko erromesaldia, Aztiriatik abiatuta Arantzazura.