Herri batzarra eta adinekoen biltokiaz bilera, Gabirian
GABIRIA // Gabirian bi bilera antolatu ditu udalak. Lehena, igandeko herri batzarra izango da; 18:00etan elkartuko dira, kultur etxean. Bertan, 2018an egindakoen eta 2019rako asmoen berri emango dute. Mokadua aterako dute. Bestetik, 65 urtetik gorakoen...
GABIRIA // Gabirian bi bilera antolatu ditu udalak. Lehena, igandeko herri batzarra izango da; 18:00etan elkartuko dira, kultur etxean. Bertan, 2018an egindakoen eta 2019rako asmoen berri emango dute. Mokadua aterako dute. Bestetik, 65 urtetik gorakoen biltoki bat sortu nahi dute kultur etxean, topagune bezala. Interesatuek izena eman behar dute udaletxean, abenduaren 28rako. Haiekin bilera bat egingo dute, geroago.