Korrontzi eta Oinarin taldeen emanaldiko sarrerak salgai dira
LAZKAO // Korrontzi musika talde bizkaitarrak eta Oin-Arin dantza taldeak ikuskizun bateratua egingo dute, maiatzaren 19an, Arerian. Bi saio izango dira, 19:00etan eta 22:00etan. Sarrerak udaletxean ari dira saltzen, aurrez, 7 euroan.