Udalak Iparra-Hegoa lankidetzaren diru laguntza deia egin du
LAZKAO // Garapen bidean dauden herrialdeetan proiektuak garatzeko diru laguntza ildoa onartu zuen Lazkaoko Udalak, apirilaren 7ko gobernu batzordean. Iparra-Hegoa lankidetza programan laguntza-deialdia egin du, orain. Iragarkia atzo argitaratu zuen ud...
LAZKAO // Garapen bidean dauden herrialdeetan proiektuak garatzeko diru laguntza ildoa onartu zuen Lazkaoko Udalak, apirilaren 7ko gobernu batzordean. Iparra-Hegoa lankidetza programan laguntza-deialdia egin du, orain. Iragarkia atzo argitaratu zuen udalak GAO aldizkari ofizialean, eta eskaerak ekainaren 3ra arte egin litezke. 52.000 euro bideratuko ditu. Proiektu zehatza, helburua, zuzentzen zaion komunitatea eta ezaugarri ekonomiko-geografikoak aurkeztu behar dira.