Hamlet Sargsyan armeniarraren margo erakusketa Lazkaon da
Lazkaoko jubilatuen Orobione etxeko tabernan Hamlet Sargsyan artistak 180º margolan erakusketa jarri du. Erretratuak, marrazkiak eta abstrakziozko irudiak daude bilduman, ikuspuntua aldatu ahala fisonomia eraldatzen zaienak tartean. Abuztuaren 10a art...
Sargsyan Armeniako Erevan eskualdean jaio zen, 1972an. Margolaritza ikasten 1988an hasi zen, Jerevan hiriburuko Tenlemezyan Arte Akademian. Sobietar Batasuna desegin zenean alde egin zuen Armeniatik. Azpeitian bizi da gaur egun, eta han dauka margo estudio-tailerra. Lazkaoren aurretik, makina bat lekutan erakutsi ditu Sargsyanek bere sorkuntzak, Lekeition, Beasaingo Aterpen edo Zarautzen. Obra «bakarrak» egiten ditu, angeluekin jokatuz eta 180 graduko ikuspegiarekin jolastuz.