Gure Esku Dagoren dokumentala ikusgai gaur Lazkaon, plazan
LAZKAO // Lazkaoko Gazte Asanbladak uztailerako antolatu dituen kanpoko dokumental emanaldietan hirugarrena gaur emango dute. Gure Esku Dagok 2016ko ekaineko Goierriko galdeketari buruz ekoitzi zuen ikus-entzunezkoa ikusi ahalko da, Helmugarik garrantz...
LAZKAO // Lazkaoko Gazte Asanbladak uztailerako antolatu dituen kanpoko dokumental emanaldietan hirugarrena gaur emango dute. Gure Esku Dagok 2016ko ekaineko Goierriko galdeketari buruz ekoitzi zuen ikus-entzunezkoa ikusi ahalko da, Helmugarik garrantzitsuena bidea denean. Gaur, 22:00etan, plazako frontoian da emankizuna. Zikloko azkeneko saioa, datorren astean, asteazkenarekin izango da, uztailaren 26an. Motxilaren umea botako dute orduan, euskal presoak urruntzeak haurrengan dituen ondo- rioak islatzen dituen lana.