Lazkaoko Gazte Asanbladak, urteroko legez, Agauntza ibaia garbitzeko auzolana egin zuen, larunbatean. Gazte ugari sartu ziren erreka zulora, eta denetik bildu behar izan zuten. Errekak zeramatzan plastiko zatiez gain, hamaika motatako zaborra atera dut...
Lazkaoko Gazte Asanbladak, urteroko legez, Agauntza ibaia garbitzeko auzolana egin zuen, larunbatean. Gazte ugari sartu ziren erreka zulora, eta denetik bildu behar izan zuten. Errekak zeramatzan plastiko zatiez gain, hamaika motatako zaborra atera dute: gozoki zorroak, arropa zaharrak, kafe-azukreen poltsatxoak, Gurutzeko kirol pistako belar artifiziala «ezkutuan gordea», patinete eta monopatin bana, burdin puskak, edalontziak, pardelak, udalaren aulki bat, bi kono eta txabola baten sabaia. Plastiko ugaritasuna ere kezkagarria da. «Ez al dizu zer pentsatua ematen? Zubietara bidean gaude hau dena errauskailuan erretzeko. Zaborra gara», deitoratu du gazte asanbladak, sare sozialetan.