Iban Urdangarin eta Iker Zubeldiarekin bertso afaria bihar Maizpiden
Baga Biga Higa ikuskizuna eskaini zuten Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikariek, eta Maizpideko antzokia bete egin zen.
Hurrengo ekitaldiak:
Bihar iluntzean bertso afaria egingo dute Lazkaoko Maizpide euskara barnetegian. Iban Urdangarin bertsolari ataundarrak eta Iker Zubeldia zegamarrak alaituko dute afaria, 21:00etan hasita. Maizpidek ekitaldi sorta oparoa prestatu du udarako, ikasleei zein herritarrei zuzendutako kultur ekitaldiekin.
Joan den astean
- Abuztuak 9: bertso afaria Iban Urdangarin eta Iker Zubeldiarekin (21:00).
- Abuztuak 16: Adarretatik zintzilik antzezlana (22:00).
- Abuztuak 23: Pili Eskisabel, Irati Goikoetxea eta Ekaitz Goikoetxea ipuin kontalariak (22:00).
- Irailak 6: bertso afaria Anjel Mari Peñagarikano eta Jesus Mari Irazurekin (21:00).
- Irailak 13: Rakugoa, Japoniako ipuinak (22:00).
- Irailak 20: Koldo Amestoy (22:00).
- Irailak 27: Star Blues (22:00)