Komun publikoa jarriko dute Mundubi zegoen orubean
LAZKAO // Lazkaotik Beasainerako bidean, Mundubi tailerra zegoen tokian, udala hasi da komun publikoa eraikitzeko lanekin. Bidegorriaren eta espaloiaren ondoan jarriko dute komuna. Jose Lasa kaleko jolas parkean dagoenaren erakoa izango da. Eraikin zah...
LAZKAO // Lazkaotik Beasainerako bidean, Mundubi tailerra zegoen tokian, udala hasi da komun publikoa eraikitzeko lanekin. Bidegorriaren eta espaloiaren ondoan jarriko dute komuna. Jose Lasa kaleko jolas parkean dagoenaren erakoa izango da. Eraikin zaharra erabat botatzen —sotoa falta zen— udaberrian bukatu zuten, eta lurrez bete dute murkoa.