Gazte Festa hasteko, Jakoba Errekondo astelehenean
LAZKAO // Lazkaoko Gazte Asanbladak Gazte Festak antolatu ditu, urriaren 30etik azaroaren 4ra arte. Astelehenean, Jakoba Errekondo gonbidatuko dute. Landareak lantzen liburuaz hitzaldia egingo du, Gerriko elkartean, 18:30ean.