Lazkaon zerga gehienak KPI adina igoko ditu udalak, eta zaborrena %10
Lazkaoko Udalbatzak urriaren 24ko ohiko osoko bilkuran landu zuen 2018rako zerga araudiaren aldaketa. Orokorrean, udalak kobratzen dituen zergak eta zerbitzuengatiko tasak %1,8 igoko dira urtarrilaren 1etik aurrera; KPI Kontsumorako Prezioen Indizeak j...
Aurten ere salbuespena hondakin bilketaren tasarena izango da. KPI gehi %8,2 haziko da; hau da, %10. «Modu horretara, zerbitzuaren sarreraren eta gastuaren artean dagoen aldea murrizteko beste pausotxo bat eman nahi da». Sasieta Mankomunitateak udalari zerbitzuagatik kobratzen dion kopuruak sortzen duen defizita txikitu nahi da.
Kontribuzioan tipo zaharra
OHZ Ondasun Higiezinen gaineko Zergan ere kobratu beharreko tipoa aldatzea erabaki du Lazkaoko Udalak, eta aurtendik igo egingo da. 2013-2016 bitartean indarrean egon zen 0,0018ko tipoa berreskuratuko du 2018an. Iaz, aldundiak katastro-balioak eguneratuta, 0,0016ra jaitsi zen.
«2016ko tipoa berreskuratuta ere, ordea, aldundiak datorren urterako balio katastrala eguneratzerik aurreikusten ez duenez, udalak zerga honekin dituen sarrerak gutxitu egingo dira».