Josteko tailerra antolatu nahi du Lazkaoko Udalak
LAZKAO // Josten erakusteko asmoa plazaratu du Lazkaoko Udalak. Tailerra antolatzeko asmoa agertu dute hilabete honetan. Astearteetan biltzeko deia luzatu diete interesa dutenei, 16:00etatik 18:00etara Orobione etxean. Oinarrizko joste lanetatik hasiko...
LAZKAO // Josten erakusteko asmoa plazaratu du Lazkaoko Udalak. Tailerra antolatzeko asmoa agertu dute hilabete honetan. Astearteetan biltzeko deia luzatu diete interesa dutenei, 16:00etatik 18:00etara Orobione etxean. Oinarrizko joste lanetatik hasiko dira, botoiak josi, tolesturak egin eta galtza barrenak hartuz esaterako. Maila aurreratuko lanak egitea dute helburu, arropak berziklatuz adibidez.