Lazkaon gaur dute inauteri eguna, Lazkaoko Gazte Asanbladak antolatuta. Mozorrotzeko gaia, kirola izan da aurten.
Inauteri ofizialak bukatu badira ere, Lazkaon gaur dute inauteri eguna, Lazkaoko Gazte Asanbladak antolatuta. Mozorrotzeko gaia, kirola izan da aurten. Goizean euria lagun izan badute ere, jolasak izan dituzte eta ondoren, trikiti dooinuen laguntzarekin, herrian ibili dira lagun taldeak, eguzkia lagun dutela.
Amebi sagardotegian bazkaldu ondoren, arratsaldean, elektro txaranga lagun dutela, bazkal osteko krosa egingo dute. Traka Traka talde urretxuarrak alaituko du arratsalde-iluntzeko giroa. Gauean, berriz, karaokea egingo dute Herrikoan.