Lazkaoko errepideak konpontzeko lanek aurrera dihardute
LAZKAO // Eguraldia tarteko, hainbat obratan lanak egin ezinik egon dira Lazkaon. Aurreko asteaz geroztik ekin diete berriro konponketei. Iturgitzagatik Antzalderako errepidea asfaltatzen ari dira alde batetik. Senperetik Larraitzetxe eta Iztueta alde...
LAZKAO // Eguraldia tarteko, hainbat obratan lanak egin ezinik egon dira Lazkaon. Aurreko asteaz geroztik ekin diete berriro konponketei. Iturgitzagatik Antzalderako errepidea asfaltatzen ari dira alde batetik. Senperetik Larraitzetxe eta Iztueta alderako konponketak ere martxan dira. Arizti Handitik Arramendirako errepidean ere asfaltatze lanei ekingo diete eta Hiru Txikiko bidea egoera onean jartzeko lanak ere abian dira.