Lazkaoko udal gaiak eta Goierri Valley ekimena ezagutu ditu foru aldundiak
Gipuzkoako Foru Aldundiaren diputatu nagusi Markel Olano eta Ekonomia Sustapeneko diputatu Ainhoa Aizpuru Lazkaon izan ziren atzo, bisitan. Udalaren egitasmoen, egoeraren eta lanen berri jaso zuten, goizean. Udalaren buru Felix Urkolarekin, Aitor Altun...
Goierri Valley enpresa ekimeneko ordezkariekin bildu ziren gero. Azkenik, Leberri lantegira bisita egin zuten.
Soziala eta ekonomikoa
Urkolak bisita eskertu zien bi foru agintariei, «lehen aldia» delako herriaren nondik norakoak jakitera etortzea. Olanok, bi helburu nabarmendu ditu, Lazkaon eta Goierrin garatzeko: ikuspegi soziala lantzea «funtsezko» jo du, eta ekonomia arloan proiektu zehatzak agindu ditu.