Hilketa matxisten kontagailua jarri dute Lazkaon kalean
LAZKAO // Eraso sexiten lotsaizuna kalean erakusteko, informazio ohola jarri dute Lazkaon. Elosegi kalean, udaletxearen parean kokatu dute. Hilketa matxistetan Euskal Herrian urtean zehar hil dituzten emakumeen kopurua jarri dute, txartel aldagarrietan...
LAZKAO // Eraso sexiten lotsaizuna kalean erakusteko, informazio ohola jarri dute Lazkaon. Elosegi kalean, udaletxearen parean kokatu dute. Hilketa matxistetan Euskal Herrian urtean zehar hil dituzten emakumeen kopurua jarri dute, txartel aldagarrietan. Bost hilketa markatzen zituen, atzo. Herenegun bilkura egin zuten plazan, Uharteko azken hilketa gaitzesteko.