Errenteriako Zaria haur eta gazte koruen kantaldia Lazkaon
LAZKAO // Udazkeneko I. Musika Zikloaren barruan, bigarren kontzertua gaur izango da, Lazkaon. Errenteriako Zaria abesbatzako bi talde ariko dira: Zariagaz gazte abesbatza, eta Zariatxo haur abesbatza. Areria antzokian da kantaldia, gaur 20:00etan hasi...
LAZKAO // Udazkeneko I. Musika Zikloaren barruan, bigarren kontzertua gaur izango da, Lazkaon. Errenteriako Zaria abesbatzako bi talde ariko dira: Zariagaz gazte abesbatza, eta Zariatxo haur abesbatza. Areria antzokian da kantaldia, gaur 20:00etan hasita. Sarrera (5 euro) aurrez udaletxean eros daiteke, eta emanaldiaren aurretik antzokiko txarteldegian. Azaroaren 17an da azken saioa.