Intxurrera joango dira etzi Lazkaoko mendizaleak
LAZKAO // Amalur elkarteak eta San Benito Ikastolak Intxurre mendira (743m) antolatu dute igandeko mendi buelta. Aldaba auzoan (Tolosa) hasiko dute ibilaldia, eta Berostegi auzora (Legorreta) jaitsita bukatuko dute. Goierriko ikuspegi zabalak behatuko ...
LAZKAO // Amalur elkarteak eta San Benito Ikastolak Intxurre mendira (743m) antolatu dute igandeko mendi buelta. Aldaba auzoan (Tolosa) hasiko dute ibilaldia, eta Berostegi auzora (Legorreta) jaitsita bukatuko dute. Goierriko ikuspegi zabalak behatuko dituzte Intxurre tontorretik. 13 kilometroko txangoa da, lauzpabost ordukoa eta edonork egiteko modukoa. 08:30ean irtengo dira Itzalatik.