Lazkaoko elizako organista izandako Isidro Blanco hil da
LAZKAO // Astelehenean hil zen Isidro Blanco Barbero lazkaotarra, 87 urterekin. San Migel elizako organo jotzailea zen. Gaztelaniazko mezetan jotzen zuen organoa. Hileta asteartean egin zioten, Lazkaoko elizan.