San Silbestre kroseko izen-ematea zabaldu dute Lazkaon
LAZKAO // Antzar Korrikalariek abenduaren 31rako VII. San Silbestre Krosa antolatu dute, Lazkaon. Haurren proba 11:30ean izango da, eta larriena 12:30ean, 5 kilometroan. Izena aurrez emateko bidea Interneten dago (sailkapenak.com), 30eko 20:00ak arte.