Kooperanteek beka eskatu ahalko dute Legorretako udaletxean
Argitaratu da Legorretako kooperanteentzat bekak arautzeko deialdia. Legorretako gazteak beharrik handiena duten herrialdeetan garapeneko lankidetza ekintzetarako sentiberatzea eta gazteen artean herrialdeen eta kulturen elkartasun baloreak sustatzea d...
Legorretako herritar laguntzaileentzat beka programarentzako diru laguntzen zenbatekoa 4.000 eurokoa da. Legorretako Udalak jarduera aurrera eraman behar den tokian gobernuz kanpoko erakundeekin harremanetan jartzeko egin behar duten bidaiaren joan-etorri gastuak ordaindu ahal izango dizkie, herrialde hartara joateko behar den bisa eta sartzeko edota irteteko zergak barne, eta baita hautatutako parte hartzaileetako bakoitzaren gaixotasun eta istripuetarako asegurua, ostatu gastuak eta mantenuarenak ere.
Gehienez 1.000 euroko diru-laguntza emango da pertsonako.
Eskaera epea hilaren 13a
Programan parte hartzeko, herritarrek eskaera egin aurretik gutxienez 18 urte beteak izan behar dituzte. Bestalde, urtebete lehenagotik Legorretan erroldatuta egon behar dute eta ez dute lan harremanik izan behar gobernuz kanpoko erakundeekin.
Eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, udaleko Gizarte zerbitzuak txosten bat egingo du jasotako eskaerei buruzko iritziekin eta alkatetzari aurkeztuko dio hark ebatzi dezan.
Eskaerak Legorretako alkateari egin behar zaizkio, eta udaletxeko bulego orokorrean aurkeztu beharko dira 08:30etik 13:30era bitartean, hilaren 13a baino lehen.
Interesa dutenek, Legorretako Udalaren webgunean aurkituko dute informazio guztia.