Korpus eguneko krosa eta festa egingo dituzte Legorretan, larunbatean
Aurtengoa 39. edizioa izango da eta izen-emate epea dagoeneko irekita dago. Zahagi ardo partiketa, ardo dastatze txapelketa eta afari-merienda ere egingo dituzte larunbat arratsaldeanKorpus egunaren inguruan festa herrikoia ospatzen dute Legorretan. Go...
Aurtengoa 39. edizioa izango da eta izen-emate epea dagoeneko irekita dago. Zahagi ardo partiketa, ardo dastatze txapelketa eta afari-merienda ere egingo dituzte larunbat arratsaldean
Korpus egunaren inguruan festa herrikoia ospatzen dute Legorretan. Goierriko leku gutxitan bezala gorde dute ohitura, eta datorren larunbatean, hilak 17, ospatuko dute. Goizean 39. Herri Krosa jokatuko da eta arratsaldean, berriz, afari-merienda egingo dute plazan, zahagi ardoarekin.Goiz partea kirolari eskainiko diote. Haurren txanda izango da lehendabizi, 10:30ean, eta helduena ondoren, 11:30ean. 7,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek. Bilkoin, Jota Kea eta Aldapa Haundi elkarteek antolatzen du krosa udalaren laguntzarekin. Izen-ematea doan da, eta 11:00etan itxiko da, udaletxean. Internet bidez ere eman daiteke izena, www.herrikrossa.com webgunean.
Aurrez izena eman eta proba bukatzen dutenen artean, sariak zozkatuko dira. Bi lagunentzako otordua Legorretako Intsausti jatetxean, bi lagunentzako otordua Andoaingo golf Goiburu jatetxean, Donostiako Aquariumerako hiru sarrera eta La Perlako zirkuiturako bi lagunentzako sarrera dira sariak.
Informazio gehiago behar duenak, 943 08 50 50 edo 943 08 4 0 00 zenbakietara deitu edota kultura.legorreta@euskal-net.net epostara idatzi dezake.
Zahagi ardoa
Aspaldiko ohiturari eutsiz, udalak zahagi ardoa eskainiko die herritarrei. Ardoa, larunbat arratsaldean banatuko dute, kuadrillen, familien eta bisitari guztien artean.
Ardo dastatze txapelketak ere ekitaldi berezia du: 28. aldiz egingo dute. Zurrut kuadrilla-koak hasi ziren antolatzen, «herrian hain sustraitua dagoen txikiteoaren ohitura indartzeko». Ondoren, plazan eseriko dira legorretarrak, afari-meriendak egiteko. Udaletxeko mahai eta aulkiak erabilgarri egongo dira Korpus festa honetarako. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko dute legorretarrek udaletxean. Bihar izango da horretarako azken eguna.
Trafiko mozketa
Larunbatean burutuko den herri krosa dela eta, GI-2131 errepidea 11:30etik 12:30era bere 3,5 kilometrotik 4,5 kilometrora ibilgailuen trafikorako itxita egongo dela jakinarazi du Legorretako Udalak.
Seguran eta Ordizian
Seguran ere Korpus egunaren inguruan hainbat ekitaldi daude. Larunbatean, 21:00etan ardo partiketa eta herri afaria egingo dituzte. Igandean, berriz, 11:00etan, meza nagusia eta ondoren, prozesioa egingo dute.
Bestalde, Ordizian ere ospatuko dute Korpus eguna. Igan-dean, 10:30ean diana, 11:00etan meza nagusia eta ondoren prozesioa egingo dute. Jarraian, Beti-Argi musika bandak kontzertua eskainiko du plazan.