Aritz Garinek eta Maite Arraizak irabazi dute Korpus jaietako krosa
140 korrikalarik parte hartu dute. Ardo dastaketa, usadiozko meriendak eta txaranga ere izan ziren. Talidomida asteburua antolatzen ari da Pikuk atletismo elkartea irailerakoKorpus jaia ospatu zuten Legorretan pasa den larunbatean, eta 39. herri krosa ...
140 korrikalarik parte hartu dute. Ardo dastaketa, usadiozko meriendak eta txaranga ere izan ziren. Talidomida asteburua antolatzen ari da Pikuk atletismo elkartea irailerako
Korpus jaia ospatu zuten Legorretan pasa den larunbatean, eta 39. herri krosa izan zen ekitaldietako bat. Eguzkiak gogor astindu bazuen ere, 140 korrikalarik parte hartu zuten. Aritz Garin (Villabona) eta Maite Arraiza (Barakaldo) izan ziren azkarrenak helmugan.Kanpai hotsarekin batera, 11:30ean puntuan abiatu ziren lasterkariak, Legorretan barrena, 7,5 kilometroko ibilbidea egiteko. Garinek, 24:52 minutu behar zituen. Haren atzetik Josu Eizagirre iritsi zen(Azkoitia), 25:10 minutuko denborarekin eta Unai Hernandezek (Urretxu), hirugarren egin zuen (25:34).
Emakumezkoen artean, 28:37 minutu behar izan zituen Barakaldokoak. Bigarren tokian, Izaro Rubio ordiziarra iritsi zen (29:14) eta hirugarren, Itziar Mujika (Donostia) izan zen, 31:38 denborarekin.
Gaztetxoen lasterketan, alebin mailan, Ane Martin eta Jon Telleria izan ziren lehenak. Infatiletan, Alejandro Hernandez eta Nerea Santos, eta kadeteetan, Gaizka Lasa eta June Sanz.
Arratsaldean, 33. Ardo-dastatze txapelketa egin zuten, 18:00etatik aurrera. Iluntzean berriz, usadiozko meriendak, plazan eta frontoian. Udalak ardoa eta sagardoa banatu zituen, herritarren artean.
Festa egunari amaiera emateko, The Joselontxo’s txarangak alaituko zituen kaleak.
Talidomida asteburua
Larunbateko herri krosa abiatu aurretik, parte hartzaileek taldeko argazkia atera zuten plazan, Avite elkartearen banderarekin (Talidomida Botikak Kaltetutakoen Elkartea). Irailaren 9ko asteburuan, Taledomida asteburua egingo dute Legorretan, Pikuk atletismo taldeak anto- latuta; hitzaldiak, dokumental emanaldia, krosa eta beste ekintza ugari ari dira antolatzen.
Talidomidaren kaltetuek bizi duten errealitatea eta horren inguruan herritarrak sentsibilizatzea da Talidomida asteburua antolatzearen helburua.