Ekainaren 10eko giza katearen aurkezpena Legorretan, gaur
LEGORRETA // Ekainaren 10erako giza katea antolatu du Gure Esku Dago dinamikak. Giza katea osatzeko jende asko beharko da; Legorretatik bertatik 160 pertsona beharko dira. Gaur izango da erronka horren aurkezpena Herri Antzokian, 19:00etan. Legorretako...
LEGORRETA // Ekainaren 10erako giza katea antolatu du Gure Esku Dago dinamikak. Giza katea osatzeko jende asko beharko da; Legorretatik bertatik 160 pertsona beharko dira. Gaur izango da erronka horren aurkezpena Herri Antzokian, 19:00etan. Legorretako GEDk herritar guztiak gonbidatu ditu bertan parte hartzera. Gainera, aurkezpenaren ondoren izena emateko eta kamiseta erosteko aukera egongo da.