Ipuin kontaketa saioa, asteazkenean Zegaman
ZEGAMA // Asteazkenean ipuin kontaketa saioa egongo da Zegaman. Ipuinak Izaskun Mujikak kontatuko ditu. Ipuin kontaketa saioa Jabier Otaegi kultur etxean izango da. 17:00etan hasiko da. Ekitaldi hau 3-10 urte bitarteko haurrei zuzendua dago (3 urtekoen...
ZEGAMA // Asteazkenean ipuin kontaketa saioa egongo da Zegaman. Ipuinak Izaskun Mujikak kontatuko ditu. Ipuin kontaketa saioa Jabier Otaegi kultur etxean izango da. 17:00etan hasiko da. Ekitaldi hau 3-10 urte bitarteko haurrei zuzendua dago (3 urtekoen gelatik gorakoak). Mujikak arte dramatikoa ikasi zuen eta 18 urte daramatza ipuinak kontatzen.