Giro ederrean ospatu dute Ajangizko IX. Euskal Jaia
IKUSI HEMEN GAURKO ARGAZKI GALERIA
Poteoa bukatuta, herri bazkariaz gozatu eta sabelak bapo betezeko batu dira auzotarrak, 80 bat lagun bilduz Kanpantxuko frontoian. Arratsaldea gelditu barik emango dute ajangiztarrek, Bihurri aizkolariagaz eta haren semeagaz herri kiroletan ariko dira-eta goizean izena ematen duten herritarrak,txingak eramaten, trontzan edota zaku lasterketan. Egunari bukaera aparta emateko, musikagaz gozatzen ibiliko dira. Mungiko Las Orejas de Van Gogh taldeak girotuko du plaza ordubetez. Ostean, Xaiborren musikaren konpainian ibiliko dira gerriak astintzen. 20:30ak inguruan hasiko da Xaiborren ikuskizuna, eta lehenengo ordu erdia umeentzat izango da.