Udazkenak ere jaietaz gozatzeko aukera eskaintzen du, eta gaurkoan,
sanmartinak ospatu dituzte Foruan. Asteburua ekintzez bete dute San Martin jaiek, eta urtero legez, karakolek hartu dute protagonismoa gaurkoan.
Egunak lagundu egin du eta goizetik atera dira kalera herritarrak; baita inguruko herrietako hainbat lagun ere.
XVII. Nekazarien eta artisauen azoka hartu du goizean Foruak, eta udaletxe inguruan kokatutako 20
salmahaietan hainbat produktu erakutsi eta saldu dituzte baserritar eta artisauek. Bertaratutakoek, hainbat produktu erosteko aukera izan dute, eta taloa eta txorizoa ere dastatu dituzte.
Eguerdian dantzariek hartu dute plaza, Urdaibai Dantza Taldearen erakustaldia egin dute eta. Asko eta asko izan dira euskal dantzez gozatzera hurbildu direnak. Dantza taldearen emanaldia bukatu eta gero, Foruan ohikoa den, eta azaroaren 11n beti egiten den,
karakol txapelketaren sari banaketa egin dute.
Aurtengoa, 39. aldia izan da, eta txapelketa guzti horietan egon den
Jesus Zelaia omendu dute. “Txapelketa ospatu den 39 urtetan hutsik egin gabe parte hartu du, beti egon da herrian. Hala, urte guzti horietan Foruan egoteagatik eskerrak eman nahi dizkiogu
Txakarrori“, azaldu dute udaletxeko ordezkariek.
Jesus Zelaia omendu dute 39 aldiz ospatu den karakol txapelketa guztietan parte hartzeagatik
Zortzi kazola aurkeztu dituzte. Epaimahaiaren arabera, kazolarik gozoena
Maite izenekoa izan da. Hala ere, guztientzako sariak egon dira gaurkoan. Honakoa izan da karakolen
kazolen sailkapena:
- Maite
- Txatxarramendi
- Atxondoa
- Nestor
- Bitor
- Miren
- Laka
- Sukarrieta
Arratsadean ere, jai giroak jarraituko du herrian, 17.30etik aurrera
31. Briska Txapelketa egingo utelako Urdaibai tabernan; parte hartzeko izena eman behar da, 17:00etan da tabernan bertan. Karta jokoa bukatu eta gero, txerriaren zozketa egingo dute.