Bi ordu, hamahiru minutu eta hamabi segundoko denboragaz podiumean sartzea lortu zuen. Olaiz Bertol nagusitu zen
21,2 kilometroko mendi lasterketan, bi ordu eta 47 segundoko denboragaz, eta haren atzetik Susana Vicente sailkatu zen bigarren (02:04:38).
Gizonezkoetan Ruben Ruzafa valentziarra izan zen azkarrena, ordu bete, 31 minutu eta 21 segundoko markagaz. Ruzafak mendiko triatloietan ibilbide oparoa dauka; XTERRA munduko triatloi txapelketa hiru aldiz irabazi du, eta modalitate desberdinetako Espainiako txapelketetan ere nagusitu da urte askotan.
Ruzafaren atzetik Carlos Rodriguez eta Asser Alonso sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Irabazlearengandik bost minutu eta 32 segundora helmugaratu zen Rodriguez, eta zortzi minutu eta hamabi segundora Alonso.
10,11 kilometroko trailean, berriz, Gustabo Lanbarri eta Laura Veronica Carrillo nagusitu ziren. 45 minutu eta hamalau segundotan amaitu zuen lehia Lanbarrik, eta Carrillok 51 minutu, eta 51 segundotan.
Labeganetrail taldeko Jorge Monasteriok (00:45.49) eta David Bujanek (00:46:02) osatu zuten gizonezkoen podiuma. Emakumezkoenean, Elena Frechilla sailkatu zen bigarren (00:54.04), eta Garazi Sampedro izan zen hirugarrena (00:55.25).
Morgako Trailean parte hartu zuten arrolapetarrak.
Argazkia: Arrolape Mendi Kluba.
Trail luze eta laburragaz batera, MTB proba ere lehiatu zuten
domekan. Halaber, mendi martxa luzea eta laburra ere egin zituzten. Guztira, 600 bat parte hartzaile batu ziren Morgan. Trail laburra lehiatu zuten partaide gehienek; 219 korrikalarik burutu zuten proba.
Txakur-Kross lasterketa, ostera,
bertan behera uztea erabaki zuten antolatzaileek. “Beroaren eraginez, ez egitea erabaki genuen. Proba hasierarako 15 gradu zeuden aurreikusita, baina goizen zehar tenperatura asko igoko zela ikusita, bertan behera utzi genuen. Ondorioz, izena emandako batzuk trail laburra edo mendi martxa egitea erabaki zuten”.
Izan ere, udako hilabeteetan ez dute aipatu proba egiten, eta Bizkaia Kopa Trailaren egutegiko hurrengo txakur-kross lasterketa urrian izango da. Domekarako izena emanda zeuden partaide gehienei, hurrengo probarako gorde diete inskripzioa.
Mendi bizikleta proba 38 txirrindularik burutu zuten, eta
Jose Garridok eta Zuriñe Frutosek irabazi zuten. Garridok ordu bete, sei minutu eta hogei segundotan amaitu zuen 21,2 km-ko lasterketa, eta Frutosek ordu bete, 31 minutu eta 58 segundotan.
David Muñozek (01:09.03) eta Ivan Lopezek (01:11.55) osatu zuten gizonezkoen podiuma. Emakumeetan Nagore Elu ondarrutarra sailkatu zen bigarren (01:41.12), eta Onintza Muruaga hirugarren (01:53.15).