GAZTETXEKO II. BERTSO TXAPELKETA

legazpikogaztetxea 1456150972231 LEGAZPIKO GAZTETXEA | 2008-12-22 08:01

Urtarrilak 2, hori da "aurtengo" GAZTETXEKO BERTSO TXAPELKETAren data ofiziala. Pasa den urtean parte hartu zuten Bikendi eta Mikel falta badira ere, Oier eta Azperekin batera bi fitxaje beri izango ditugu, Andoni Zabaleta eta Beñat Aierbe. Jakina, txapelduna ere bertan izango dugu, Iñurri hain zuzen.

Eguna aprobetxatuz, Zingi Zangok, Legazpin, XX. mendeko euskararen inguruan egin zuen ikus-entzunezkoaren aurkezpena ere egingo da.



Utzi iruzkina: