Marroia, asteko kolorea agi danez

bewater 1456131582656 ZIRT EDO ZART | 2007-02-16 14:22
9

Badirudi irakasleak eta nagusi tiranoak ez direla nahikoak eta gure blogari maitatuenak ere etxekolanak jartzen hasiak dira egun batetik bestera. Ieme, nire gibelaren egoeraren errudunetako bat, nitaz gogoratu da eta berak eginiko ariketa proposatu dit.

Badakizue, nire bizitzari buruz bost gauza edo sekretu idatzi beharra ditut, ba bueno hauexe da nire bizitzaren anatomiaren zati bat:

1. Futbola izan da nire betiko kirola, bai jolasterakoan baita telebistaz ikusterakoan. Urteak pasatu ahala nire forma fisikoa hobetzen joan zen eta 17,18 eta 19 urterekin denboraldi bikainak egin nituen Beasaingo futbol taldean (jubeniletan, noski). Inoiz ez nahiz oso ona izan eta txikitatik defentsa izatera kondenatu ninduten pottoloa eta sendoa nintzelako. Nire gorpuzkerak bat baino gehiago beldurtzen zuen. Lazkaoko bati behin, sekulako hostikoa eman nion aurpegian eta hortz erdia atera nion; tipoak oraindik gezurretazko hortz erdia erabili beharra du niregatik. Ez dit pena ematen nahiko tontoa delako eta hortzarena 8 urte nituenean gertatu zelako. Egia esan zentral lanetan ederki moldatzen nintzen eta lagunek Beckenbauher deitzen zidaten brometan, ni gustora ezizenarekin.

2. Famili afarietan nire osabarekin asko sartzen ziren ni txikia nintzenean. Bera Bizkaian bizi da eta Gipuzkoara etortzean Athleticekoa zelako beti berarekin sartzen ziren (brometan, baina ni txikia nintzen). Nire osaba defendatzearren Athleticekoa egin nintzen, 5-6 bat urte izango nituen. Oraindik Athletic da nire taldea, baina Realaren inguruan gertatzen den guztia jakitea gustatzen zait. Aurten pena da donostiarrak hola ikustea eta ez nuke taldea jaisterik nahi inolaz ere.

3. Erokeri handienak 2004an egin nituen. Unibertsitateko azken urteko lehen ostegunean sekulako mozkorra hartu nuen Ron Cacique boteila hustu ostean eta holakoak egin nituen gero: Pitilina airean nuela eta pisa egiten ari nintzela, neska bati edo batzuei jarraitu pisa eginez, ikusten nituen neska gehienei hozka egin masailean, ez dakit zenbat erretrovisore apurtu, munizipalekin ia mutur joka amaitu eta azkenean klaseko neska bati esan behar ez nizkion gauzak esan. Ondorioa, 150 euroko multa bat "Por arrojar vidrio a la via pública", sekulako fama eta bi hilabete Iruñan atera gabe. Handik gutxira, Ronaren eraginpean berriz ere, tipo batek muturreko bat jo zidan Kovacevic kritikatzeagatik, bueno, ni builaka ari nintzen eta sobra ere tipoa aspertu egingo zen nitaz eta zasta eman zidan...merezita egia esan.

4. Osabak Michael Jacksonen zinta bat erregalatu zidan, nik ez nekien musika zer zen oraindik. Baina nire gaztaroan talde bakar bat egon da urte askotan nire Walkmanean, Negu Gorriak. Nire idoloak ziren, nire generazioko idoloak. Behin, Hitz Egin makrokontzertuan Fermin Muguruza ikusi genuen, 14 urte genituen eta sinadura bat nahi genuen: "Ez mutilak, ni zuek bezalakoa nahiz, beraz zertarako nahi duzue sinadura bat", esan zigun tipejoak. Urteak pasa ahala paketea hartu diot al "caraqueso", baina bere lana urteetan zehar ona izan da. Bateria jotzen ere ikasi nuen eta nire adinerako (16 urte nituenean) ez nuen gaizki jotzen. Ez dakit zergaitik, baina utzi egin nuen eta orain erabat damututa nago.

5. Nesketan ez naiz sekula habila izan. Nire aukerak izan ditut, nire konkistak ere egin ditut, baina beti aprobetxatutakoak baino aukera gehiago galdu ditut. Gau batean, neska batekin zeozer egongo zela seguru negoen, neskak etxera eman nahi ninduen Lazkaoko festetatik, eta biok batera joan ginen Olaberri aldera. Porrillo bat egin nuen ezer egin aurretik, eta erre ostean sekulako ondoeza sartu zitzaidan. Botaka egin nuen eta etxera, neska gixajoa hantxe geratu zen, mutilaguna irabazi beharrean, mozkorlaguna irabazita.

Bueno, behin hasita askoz gehiago jarriko nituzke baina nahikoa da. Halere pare bat gehiago:

6. Ieme bezalakoa izan nahi dut, trio eskaintzak jasotzen dituen horietakoa, baina nahiago bi neska eta ni...hik ere bai eh Ieme.

7. Ez nago Londrosen jada, Siberiara joan naiz hango haizeak emakumeak aztoratzen dituela esan baitidate. Hartzik ikusten badut emango dizkiot eskuminak zure partez Indezent...

Jarrai dezala, sardina bat bezala, orain: Garagardo Batek, Bizipozak, Amuitzek, Txantxagorriak eta Txarungek

malen

malen 2007-02-16 15:21 #1

bizitzako sekretu esklusibo hauek nun eta hemen kontatu bihar genitxula sinistarazi izan baligute orain dala urte batzuk....auskalo!igual ez genitxun in ditxugun "txorakeri" guzti hoiek eingo.
Alkoholaren efektua, horretan errege da.
Ordulaurdentxo bat hartzian, animauko naiz...

Jarrai dezala.........

indezent

indezent 2007-02-16 18:19 #2

Zure izaeraren deskribapen hobeezina Manolete, ez dut uste zure ezaugarri nagusietako bat era kanpoan geratu denik. Hala ere bi matizazio. Futbolean ez zinen hain ona, gu baina handiagoa zinen eta gainera puta-kume latza (ondokoaren burua zapaltzeko erreparorik ez duen horietakoa) eta bateria jotzen ere... beno, nik dudan erreferentziagatik izango da (hau bai bateriajolea).

Esperientzia politak ronarekin, ea noiz itzultzen zaren eta egingo dizkiagu horietako batzuk ;) eta neska kontuak, berdin jarraitzen du inguru hauetan, ez kezkatu.

bewater

bewater 2007-02-16 18:34 #3

Ez nintzen maradona ez, baina juveniletako azken bi urteetan kaiser bakarra egon zen Loinazko berdegunean eta hura ni nintzen, uste dut urte horietan ez zenidala asko ikusi futbolean jokatzen...baina bueno matizazioak onartzen ditut. Eta bateriari dagokionez, zure erreferentziaren erreferentzietako bat ni izan nintzen bestela berari galdetu...ondoren, argi dago ez dudala ezer egiterik horrelako erraldoi baten aurrean

i eme

i eme 2007-02-16 22:09 #4

hiiiii! Siberiara joatearena... metaforikoki edo fisikoki dek? Emakumeek boterea dietela bazekiau baño hiri Siberiaraño emango diken emakumerik bilatu al dek Londonen? Londongo haizeak izango dituk.
eta trioarena... zeozergatik esan nian ezezkoa; bi emakume izango baituan, beste zeozer idatziko nian postean ;p

i eme

i eme 2007-02-16 22:27 #5

aaaaa, eta beste kontu bat... Queen'a aspaldian saludatuko oan eta al Rey, como no hay rayo que lo parta, zer dek beste blogari buruz? mantendu behar dek edo ahaztu egingo diau?

Amuitz

Amuitz 2007-02-17 02:57 #6

Eta Londresen zein da Ron Caciqueren baliokidea? Orain vodkarekin hasiko hintzan, Siberia paradisiako horretan.
Beste batzuei pasa zieat marroia, eta konturatu ere haietako batzuk enkargua bazutela lehenagotik!

kukue

kukue 2007-02-17 14:35 #7

Hire boulevard-eko herrikirola nagusin (indezent-en deskripzioa) partehartzea enian ezautzen, jeje. Ta neskana bueno, lasai, etzoat iñoik kontauko. Nere bostak seittun eongoittuk ikusgai.

bewater

bewater 2007-02-17 15:29 #8

1. Ez neok Siberian sekula egon eta ez diat uste egongo neokenik.

2. Beste bloga ahazten joan deikezue, no time here

3. Cacique boteila ederra ustu genuen atzo, baina etxetik ekarrita hemen ez dut horrelakorik ikusi oraindik

borthuzai

borthuzai 2007-02-17 16:27 #9

puto bewater!
sobratu bat haiz tio!
:-D

Utzi iruzkina: