Bake prozesua eta AHTa: batera al doaz?

Azken aldi honetan ematen du AHTa aurrera doala. Euskal Hiriaren proiektuko bizkar hezurra da “Y” eta obra batzuk egiten hasiak dira Araba partean.

Bai, baina

1. honek zenbat balio du?

Hasierako estimazioetan 3000 miloi eurokoak ziren. Azken bolada honetan 4700 miloi euro entzun da, hiriburuetarako sarrerak aparte. Beraz, ez dut uste 6000 miloitik behera izango denik. Kontutan hartzen badugu Euskadiko Elkarte Autonomikoaren (EEA) aurrekontuak 8000 milio euro ingurukoak direla, ikusi daiteke EEAn inoiz egin den inbertsiorik haundiena dela eta ze garrantzi haundia izan dezakeen.

2. eta Europak ordainduko du?

Lehengo eta behin esan beharra dago, momentuz euskal “Y” delako hau Europako lehentasunetatik kanpo dagoela. Hau da, 2003. urtean lehentasuna zuten azpiegiturak identifikatzeko Europar Batasunak (EBk ) zerrenda bat (“Quick Start List”) egin zuen. Zerrenda horretatik kanpo “Y” gelditu zen. Beraz, momentuz “Y”-ak ez ditu europar diruak jasoko.

Une honetan, berriro ere planteatzen ari dira ze azpiegitura martxan jarri Europa osotik zehar. Oraingo erizpideekin, Europak, kasurik onenean, %10-%20 eman ahalko luke. Kontutan harturik Sebilla eta Bartzelonako “AVE”ak ordaintzeko%70a baino gehiago Europatik etorri zela, aldea nabarmena dela erraz ikus daiteke .

3. Orduan nork ordainduko du?

Esan bezala, Europatik, 6000 miloi horietatik, asko jota %20a etor daiteke. Beste guztia Madriletik etorriko da. Datozen urteetan Espaina mailan eta inbertsio erraldoi honi «esker», Euskadi izango da biztanleko diru gehien jasoko duen elkarte autonomikoa. Harritzekoa da hain modu xinplean holako gauza garrantzitsua gertatzea, kontutan harturik nola beste elkarte autonomikoetan beraien estatutu berrietan (Andaluzia eta Kataluina, kasu) nahi izan dute Madriletik gutxienezko inbertsio kopuru batzuk bermatzea. Guzti hori, zenbait eztabaida sutsu ostean eta azkenik, arlo honetan beraien helburuak guztiz lortu gabe.

Hemen berriz, ez. Inor haserretu gabe, eztabaidarik gabe, hau da, besteko barik, datozen urteetan inbertsio honi «esker», Madriletik diru gehien jasoko dugunak izango gara.

4. Eta Madrilek zergatik ordainduko du hau?

Eusko Jaurlaritzak eta Madrilgo Gobernuak AHTa aurrera ateratzeko hitzarmena Apirilak 24an sinatu zuten. Hitzarmen horren arabera, Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako zatia egingo du eta gero kupotik deskontatuko ditu gastuak. Hau da, Madriletik esan diote Eusko Jaurlaritzari (eta PNVri): “Egin obrok, gastatu nahi duzuna eta pasatueidazu -kuporen bidez- faktura”.

Kontutan izanda ETAren suetena hilabete bat lehenago iragarri zela, zaila da gauza biak ez lotzea. Horrek azalduko luke zergatik, bai PNVak eta bai Eusko Jaurlaritzak, azken hilabeteetan hain bigarren planuan dabiltzen jokatzen “bake prozesua” dela eta. Beraz, bake prozesua aurrera ez badoa “Y” ere bertan behara gelditu daiteke.

Ikusiko dugu.

Iruzkinak (1)

  • Argi dago AHTaren atzean izugarrizko interesak daudela, eta ez soilik ekonomikoak, artikuluan ondo sujeritzen den bezala.AHTak Euskal Herriari (edo hobe esanda, Euskadiri) buruzko planifikazio jakin bat erakusten du, non hiriburuak jaun eta jabe izango diren alor guztietan; eta ez dezagun ahaztu, Euskal Herriaren ekialdea (Nafarroa) proiektutik kanpo uztendela berriro.AHTa, nire ustez, Autonomi Erkidegoan boterean daudenen ikusmoldea (nazionala eta soziala) ezin baino hobeto islatzen du: Hiru lurralde, hiriburuetara begira; gizarte partehartzerik gabeko makroproiektua; disidentziaren gutxiestea…AHTari buruz asko dago hitz egiteko, eta ez soilik arlo ekologikotik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude