Euskal estatuaz, galdeketak

Pixkanaka gauzak bideratuz doaz, zorionez!

Albiste ona, ederra: Euskal estatuaz galdeketak egingo dituzte 34 herritan ekainaren 5ean

Josu-rekiko e-posten trukaketa:

From: josebafelix@outlook.es
To:
Subject: RE: Ekainaren 5ean, Azpeitiko Galdeketa
Date: Fri, 6 May 2016 09:54:30 +0200

Erantzunak gorriz.

Izan ongi!

joseba

oooooooooooooooooooooooooooo

From:
To: josebafelix@outlook.es
Subject: Ekainaren 5ean, Azpeitiko Galdeketa
Date: Fri, 6 May 2016 09:43:06 +0200

Egunon, Joseba.

Aspaldiko! Zer moduz zabiltza? Azpeitiko Josu naiz, nitaz gogoratzen? Nola ez? Orain dela bi urte inguru gure herrira etorri zinen hitzaldi bat ematera, balizko Euskal Estatu independente baten bideragarritasun ekonomikoaz, GEDk antolatuta.

Ez dakit jakingo duzun, baina datorren hilabetean Gipuzkoako hainbat herritan eta eskualdetan (Azpeitia, Goierri osoan, Deba Goiena osoan…) independentziari buruzko herri-galdeketak antolatuko dira, GEDk bultzatuta. Badakit, zorionak!. Azpeitian ekainaren 5ean herritarroi hau galdetuko diegu: Nahi al duzu izan euskal estatu independente baten herritarra? Gure erronka da ahalik eta parte-hartze zabalena lortzea, eta herriko erroldaren %30ak, gutxienez, bozka ematea. Ea lortzen dugun… Ea, ba!

Datorren udazkenean eta 2017ko lehenengo hilabeteetan E.H.-ko beste herri batzuk ia prest daude gure lekukoa hartzeko, eta antzeko herri-galdeketak egiteko. Olatuak hasi besterik ez du egin…
Badakit! PERFECT!

Tira, gure ekaineko galdeketa egiteko buru-belarri ari gara lanean Azpeitian.
Horretarako, besteak beste, bozketa egunerako begiraleak behar ditugu. Begiraleak ospe eta prestigio handiko pertsonak izango dira, independentziaz arituko direnak, eta haien eginkizuna izango da egun horretan jardunbidearen gardentasuna eta garbitasuna egiaztatzea.

Zugan pentsatu dugu begirale horietako bat izateko. Mila esker! Ohore handia izango litzateke guretzat ekainaren 5ean zu gurekin egotea bozketa prozesua behar den bezala gertatzen dela egiaztatzeko. Ohorea nirea da, zuek gonbidatua izateagatik.

Zer diozu? Animatzen al zara? Horrela balitz, harremanetan egongo gara eta geroago zehaztuko dizugu zehaztasun guztiak.

Hemen nago, zuen zain.

Mila esker aldez aurretik.

Mila esker, benetan!

Josu
Azpeitiko GED

joseba (Santurtzikoa, hots, Donejurgikoa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude