Puntueus fenomenoarekin batera xuxen.eus azaldu da.
Durangoko azokan aurkeztu zen.
Betiko zuzentzailea da, baina erabil dezakezu edonon, edozein gailurekin (mugikorra tartean) eta gainera estra batzuekin:
- Hitzen forma hobetsiak proposatzen ditu.
Ez da errorea baina forma hobetsi bat definitu du Euskaltzaindiak. 😉 - Zeure hiztegi propioa ere erabiliko du zuzenketan nahi baduzu. 🙂
- Interneten duten presentziaren arabera ordenatuko dizkizu hitz oker bat zuzentzeko proposamenak.
- Elhuyar hiztegietan bilatuko dizu hitz baten gainean klik bikoitza egitean.
- Testua entzuteko aukera ere baduzu.
Webgune horretan Xuxen-ek dituen hainbat aplikaziotarako bertsioei buruzko informazioa ere baduzu:
- Web-nabigatzaileak
- Gailu mugikorrak
- Adobe InDesign
- OpenOffice/LibreOffice
- Hunspell
- Microsoft Word.
(Kontuz, 2010ez gero MSOffice paketearekin datorren zuzentzailea ez da Xuxen) - XuxenG
Laister, hilabete batzuen bueltan, hobekuntza gehiago. Aupa Xuxen!
Zalantzak argitzeko, jarri harremanetan Elhuyarrekoekin
Iruzkinak (1)