Konbitzul datu-baseak euskarazko eta gaztelaniazko izen+aditz konbinazioei buruzko informazioa biltzen du. Konbinazioen eta euren ordainen ezaugarri morfosintaktiko zein semantikoei begiratu diegu, eta bi hizkuntzak parez pare jarri ditugu, zer alde eta antzekotasun duten aztertzeko.
Bilatzailea atalean, datu-basean jasota dauden hitz-konbinazioak eta ordainak bilatu daitezke, hainbat irizpideren arabera:
- Hizkuntza-norantza: euskaratik gaztelaniara ala gaztelaniatik euskarara.
- Bilatu nahi den testuaren forma: konbinazio osoa, aditza edo izena.
- Informazio linguistiko gehigarria: euskara-gaztelania zentzuan, euskarazko izenaren kasu- edo postposizio-marka; gaztelania-euskara zentzuan, gaztelaniazko konbinazioaren egitura.
Datu-base hau IXA taldeko Uxoa Iñurrietak doktoretza-tesirako egin duen lan baten emaitza da. Lankidetzan aritu da beste hauekin ere: Itziar Aduriz, Mikel Artetxe, Arantza Díaz de Ilarraza, Gorka Labaka, Kepa Sarasola eta Ruben Urizar.
Informazio zehatzago nahi izanez gero ikusi artikulu berri hau:
Izen+aditz konbinazioen azterketa elebiduna, hizkuntza-aplikazio aurreratuei begira
Uxoa Iñurrieta, Itziar Aduriz, Arantza Díaz de Ilarraza, Gorka Labaka eta Kepa Sarasola 2014, Linguamatica 6.2 (2014): 45-55.
Hona hemen Konbitzul datu-basean egin ditzakezun galderetako batzuk:
Iruzkinak (1)